Proiektu estrategikoa
Gastro Zarautz
Zarautz, berezko nortasuna duen helmuga gastronomikoa
Proiektu estrategikoa, Zarautz berezko nortasuna duen helmuga gastronomiko gisa sendotzeko: tokiko ekosistema batzen du —sukaldariak, ekoizleak, artisauak, sortzaileak eta Aiala Sukaldaritza Eskola—, urte osoan zehar proposamen benetako eta koherentea eraikitzeko.
Gobernantza
Lidergoa
Zurekin Elkartea + Zarauzko Udala
Bazkide nagusia
Aiala Sukaldaritza Eskola
Bazkide estrategikoak
Sagardogile Elkartea · Getariako Txakolina D.O. · Zarauzko Merkatua · Okelan Fundazioa
Lan-ardatzak
Identitatea
Definitzen gaituena
Parrilla, pintxoak eta sukaldaritza-paisaia, Zarauzko nortasun gastronomikoaren ezaugarri.
Produktua
Itsasoa, lurra eta artisautza
Sasoiko produktua eta km 0. Zarauzko Merkatua motor. Elikagaien artisautza: okinak, gozogileak…
Pertsonak
Puntako aitzindariak
Artisauak, sukaldariak, nekazariak, arrantzaleak eta sektoreko eragileak, ekosistema ikusarazten.
Kultura
Gastronomia arte gisa
Bertsolariak, musikariak, dantzariak, margolariak eta eskultoreak, aktibazio gastronomikoetan integratuta.
Zarauzko kontakizun gastronomikoa gidatzen duten sukaldariak
Masta
Gari Arruabarrena · Javier Ochoa · Judith Ayago
Gure Txokoa
José Mari Mitxelena
Kirkilla
Xabier Zabala
Arguiñano
Zigor Arguiñano · María Torres
Aiten Etxe
Rebeca Barainka
Lurralde ikuspegia
Zarautzek lurraldea saltzen du. Gastronomia da kokatzen gaituen punta-lantza, eta urte osoan jarduera ekonomiko jasangarria sortzen du.
Zarautz, lurralde gastronomikoa
Txakolina, parrilla, pintxoak, tokiko produktua eta elikagaien artisautza. Kostaldeko gainerakoetatik bereizten den nortasuna.
Kosta Gastronomika
Eskualdeko lankidetzarako bokazioa: Zarauzko kokapenak Gipuzkoako kostalde osoarena indartzen du.
Enbaxadore historikoa
Karlos Arguiñanori egindako aitorpenak Zarautz eta Gipuzkoa proiektatzen ditu estatuko hedabideetan.